Jesmes

BIRZIKLAPENA OINARRI HARTUZ, ETORKIZUN JASANGARRIAGOA ERAIKITZEN

JESMES. Logo

15 urte baino gehiago nazioarteko merkatuak lotzen

2006tik, JESMES EXP.-IMPORT, S.L. enpresak irtenbide pertsonalak ematen ditu nazioarteko merkatuan, altzairuaren industriari kalitate handiko lehengaiak eskainiz. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, gure bezeroentzat aliatu estrategikoa izatea da gure konpromisoa.

Burdinazko metalen nazioarteko merkataritzan liderrak

Ordezkaritza Komertziala

Negozio aukera berriak identifikatzen ditugu, hornitzaileak eta bezeroak harremanetan jartzen ditugu eta salerosketa prozesu guztia kudeatzen dugu.

Nazioarteko Tradinga

Lehengaien salerosketa errazten dugu, zerbitzu logistiko eta finantzario pertsonalizatuak barne.

Zerbitzu Finantzario eta Logistikoak

Eragiketa eta esku-hartze guztietan eraginkortasuna, errentagarritasuna eta jasangarritasuna ziurtatzeko irtenbide integrala eskaintzen dugu.

Produktuak

Kalitateko lehengaiak altzairuaren industriarako

Hainbat herrialdetako burdin txatarra inportatzen eta esportatzen dugu; nagusiki, Europako altzairutegiekin egiten dugu lan. Gure garraio sare integratuak itsasoko garraioaren eraginkortasuna lehenesten du. Horretarako 3.000.tik 20.000 tona metriko eraman ditzaketen itsasontziak erabiltzen ditugu, eta horniketa jasangarria eta fidagarria ziurtatu.

Kalitatea ziurtatuta

Eragiketa eta esku-hartze guztien jarraipena egiten dugu, hasieratik amaierara arte. Horrela, produktuek kalitatearen nazioarteko estandar guztiak betetzen dituztela ziurtatzen dugu.

Mundu mailako ikuspegia

Presentzia handia dugu Europako, Amerikako eta Afrikako merkatuetan. Nazioarteko sare eraginkorra daukagu bezeroak eta hornitzaileak harremanetan jartzeko.

Jasangarritasuna

Ingurumenarekin arduratsu jokatzen duten jarduerak sustatzen ditugu, irtenbide logistiko jasangarriagoen bidez ingurumen-inpaktua txikituz.

 

Ekonomia zirkularra

Gure baliabideak babesten ditugu, burdinazko metalak birziklatuta eta berrerabilita.

Lan egin dezagun elkarrekin

Produktu metalikoen nazioarteko merkataritzan bazkide fidagarri bat bilatzen baduzu, hemen gaude zuri laguntzeko. Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola bultza dezakegun zure negozioa.