Trading
Burdinazko Metalen Nazioarteko Merkataritza
Burdinazko metalen nazioarteko tradingean espezializatua den enpresa da JESMES. Transakzioen aldi bakoitza kudeatzen dugu, gardentasunez eta eraginkortasunez. Materialak aukeratzen hasi eta azken bezeroari ematerainoko prozesuan zehar, operazio seguruak eta bezeroaren beharretara egokitutakoak burutzen ditugu, beti ere kalitatea lehenetsita eta nazioarteko estandar guztiak beteta.
Materialen salerosketa
Nazioarteko merkatuan bikaintasunarekin dugun konpromisoari eutsiz, JESMESek burdinazko metalen salerosketa osotasunean kudeatzen du.
Gure esperientziak eta mundu mailan dugun sareak tokiko eskaerak nahiz nazioartekoak asetzeko balio digu, muinean konfiantza eta arrakasta duen zerbitzuari esker.


Finantza Zerbitzuak
JESMESen badakigu burdinazko txatarren nazioarteko komertzioak finantzazio plan zehatza eskatzen duela, arriskuen kudeaketa egokia behar direla eta irtenbide moldakorrak, guztiak bezeroen eta kide diren hornitzaileen beharretara egokituak. Horregatik guztiagatik, gure nazioarteko negozioen transakzioak erraztu eta arrakasta ziurtatzeko, finantza zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Zerbitzu horren bitartez, enpresak nazioarteko merkatu korapilatsuan erosoago aritu daitezke, arriskuak arindu ditzakete, diruzaintza optimizatu eta diru-fluxua hobetu. Nazioarteko estrategia finantzarioa edukitzeak lagun dezake lehiakorragoa izaten eta nazioarteko merkatuan arrakasta edukitzen.
Logistika zerbitzuak
Nazioarteko merkatuan, logistika zerbitzuak ardatz dira merkantziak euren helmugetara irits daitezen eraginkortasunez, segurtasunez eta errentagarritasunez. Logistika departamentuak armadoreekin eta garraio enpresekin duen zuzeneko harremanari esker, irtenbide logistiko integralak eskaintzen ditugu. Ibilbidearen zati bakoitzerako egokiena den garraiobidea aukeratzen dugu, azkartasuna eta ekonomia uztartuta, beti ere bezero bakoitzaren behar, nahi eta baldintzetara egokituta.
Zerbitzu logistiko horiek konbinatuta laguntzen dute ziurtatzen merkantzia arrakastaz, segurtasunez eta nazioarteko arauen arabera garraiatzea. Era berean, kostuak eta entrega-epeak murrizten dira, prozesu operatiboak optimizatzen diren bitartean. Hori guztia egiten dugu beti ere praktika jasangarriak sustatuta eta ingurumen-inpakturik txikiena bilatuta.



