Ordezkaritza Komertziala
Zu ordezteko aliatu estrategikoa nazioarteko merkataritzan
Nazioartean, hornitzaileen eta bezeroen arteko zubi-lana egiten dugu JESMESen. Gure konpromisoa da irtenbide komertzial pertsonalizatuak eta eraginkorrak eskaintzea, eragiketa bakoitza arrakastaz burutuz, hasierako negoziazioetatik saldu osteko jarraipenera arte.
Zer egin dezakegu zuretzat?
Agente komertziala neurgarri diren emaitzekin
JESMESen, ez gara bitartekari hutsak: merkatuak aztertzen ditugun bazkide estrategikoak gara, joerak aztertzen dituena eta harreman komertzialak errazten dituena.
Gure helburua da negoziazioan zehar ikuspegi pertsonalizatua eskaintzea, aukera berriak identifikatzetik hasi eta salmenta arrakastatsuetan amaitzeraino.

Merkatuak aztertzea eta bezeroak atzematea
Salmenta aukera berriak ezagutzeko merkatu eta segmentuak aztertzen ditu JESMESek, bezero potentzialak eta estrategikoak diren negozio berriak bilatuz.
Merkatu harremanetarako gestio pertsonalizatua
Harreman puntu nagusi gisa jokatzen dugu, hornitzaileen eta bezeroen behar nagusiak ezagutzen ditugu, eta bakoitzaren nahietara egokitzen diren irtenbide indibidualizatuak eskaintzen dizkiegu.
Aurkezpen eta negoziazio komertzialak
Proposamen komertzial osatuak sortzen ditugu bai hornitzailearentzako bai bezeroarentzako onuragarriak eta justuak diren hitzarmenak burutzeko. Prezioak eta ordainketa moduen eta epeen baldintzak negoziatzen ditugu.
Salmenta arrakastatsuak
Ezarritako baldintza eta ezaugarriak betearaztea ziurtatzen dugu salerosketa amaieran parte-hartzaile guztiak asebeteta gera daitezen.
Salmenten jarraipena eta logistika
Entrega-epeen eta prozesu logistikoen jarraipen zuzena egiten dugu hitzartutakoa betetzeko eta bezeroak gustura uzteko.
Bezeroen arreta eta irtenbideak arazoei
Erreklamazioak kudeatzen ditugu eta sor daitezkeen edonolako gorabeherei irtenbidea aurkitzen diegu. Gure bezeroen esperientzia ahalik eta naturalena eta errazena izatea ziurtatzen dugu.
Kobrantza kudeatzea
Behar diren kobraketa prozesuez arduratzen gara, lanak gorabeherarik gabe eta modu eraginkorrean amaitzeko.
Saldu osteko jarraipena
Saldu ostean, jarraipena egiten dugu bezeroa produktuarekin edo zerbitzuarekin gustura dagoela ziurtatzeko.
Merkatuaren baldintzetara egokitzea
Merkatuaren baldintzen eta gure bezeroen behar aldakorren arabera doitzen ditugu estrategia komertzialak, eraginkorrak eta lehiakorrak izatea helburu.
